jueves, 4 de diciembre de 2008

Deskribapena

NORENTZAT: olaizviena@hotmail.com
GAIA: zer moduz zabiltza??

Austria, zure herrialde zoragarria. E Olaiz? Seguraski ez duzu berdin pentsatuko Euskal Herriaz. Zuk bezala, urrun daudenek, gure herri hau arriskutsua dela diote. Ez diet errurik botatzen hori pentsatzeagatik, komunikabideek horrela isladatzen baitute.
Fama hori eduki arren gure kaleak lasaiak dira, jende asko dabil kaleetan zehar. Gehienak atseginak dira, elkar agurtzen dute irribarre zabal batekin. Badakit hemen herrialde desberdinetako jende asko oraindik ez dagoela, eta gu ,euskaldunok, zerbait itxiak garela. Ez dizut ezetz esango, ez dugu atzerritar berriengana hurbiltzeko ohiturarik ,baina pertsonak pixkana- pixkanaka ezagutzen ditugunean bertokoak bezala tratatzen ditugu. Benetan esaten dizut, ez dugu ohitura asko, baina azkenean lortzen dugu pertsona guztiak onartzea. Gutxienez gehienok, leku guztietan bezala beste motatako jendea ere badagoelako. Baina akaso hori ez al da zure herrian gertatzen?
Une honetan parke batean jesarrita nago. Hiru haur jostailuzko kotxe bategatik ari dira eztabaidan nire parean, eta beraien amak eskuzabalak izaten irakasten pasatu beharko dituzte hurrengo 10 minutuak, nolako lana haur bat heztea! Ondoko eserlekuan gazte bat Agatha Cristiren liburu bat ari da irakurtzen oso kontzentratuta. Ondoan bi atso daude beraien garaieko kontuez hizketan eta atso baten iloba iturrirantz doa, inork ez daki zer egiteko asmoa duen. Hurrunago bi txakur dabiltza jolasean pilota gorri batekin, haietariko bat Golden Retriever bat dela uste dut, ez dut ondo ikusten. Kokoteraino nago jesarrita egoteaz, buelta bat ematera noa.
Aurkitu dut lekua eta piztu dut berriz ordenagailua. Orain nire etxe ondoko landetan nago. Belar moztu berriaren usaina biriketaraino sartzen zait. Zerua urdin daukagu iraileko arratsalde honetan, tximeleta itxurako hodei bat dut gain-gainean.
Ume batzuen zaratek arreta deitu didate. Uste dut borroka bat dagoela 10 urte inguruko bi mutikoren arten. Nolako denbora galtzea! Bai mutiko eta nesken arteko borrokak hemen ere egoten dira, eta non ez? Jajaja! Txakur bat etorri zait, eta ordenadore eta aurpegi guztia miazkatu dizkit. Zein atsegina!
Beno iluntzen ari du jada, beste bataen bialduko dizut beste e-mail bat.

Ondo ibil zaitez!!!

Mila musu!!!

Aiooo!!!

martes, 2 de diciembre de 2008

Ni neu


Kaixo blogari guztioi. Hemen nago euskarako klasean egindako lanak zuen denon begitan jartzeko.
ondo pasa
Mikel Laboa, goian bego