lunes, 14 de diciembre de 2009

Suaren bihotza

“Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean?...” irakurtzen zegoen deitu zioten arte:

-Nekane! Mugi hadi berandu helduko gara!

-Banoa!
Liburua lurrean utzi eta gelatik irten zen, eskailerak jaitsi zituen eta zorroa hartu ostean etxetik irten eta auto beltzean sartu zen, aita eta ama zituen bertan itxaroten. Zalditegirantz abiatu ziren. Egun garrantzitsua zen, abuztuaren 2a, Nekane lehiaketa garrantzitsu batean parte hartzera zihoan bere zaldi Suarekin. Burua prestatu behar zituen eta proban egin behar zituen gauzetan zuen. sabela berriz inurri artean zegoen Nekaneren pentsamenduak nahasten. Bidaia luzea egin zitzaion baina jada bertan zeuden, korrika autotik irten eta Suarengana joan zen. Zaldiak irrintzi batek agurtu zuen eta Nekanek musu eman zion belarrira zerbait xuxurlatzen zion bitartean. Ondo konpontzen ziren, asko maite zuten elkar eta hizkuntza berezi batez mintzatzen ziren, elkar oso ondo ulertzen zuten.Orrazia, eskuila, zela eta beharrezko gauzak hartu eta Sua garbitzen hasi zen Nekane. Zelaren azpian manta urdina jarri zion eta hanketan ere babesgarri urdinak, probarako dotore joan behar baitziren biak. Proban 1,60 zentimetro altuera zuten oztopoak saltatu behar zituzten, 11 guztira. Prest zeuden, albaitariak zaldia ondo zegoen frogatu ondoren, Nekane zaldian igo eta pixkana pixkanaka zaldiaren giharrak berotzen hasi zen, atleta batek egingo lituzkeen antzerako ariketak eginez. Azkenean iritzi zen euren momentua, 23garren zenbakia ziren eta heldu zitzaien txanda. Entrenamendu pistatik irten eta prob burutuko zen pistan sartu ziren, han zeuden saltatu beharreko oztopoak. Nekanek Suari troskan jartzeko eskatu eta beraien ibilbidea egiten hasi ziren, oztopoak behar ziren ordenan saltatuz. Lehengo eta bigarrenarekin ez zuten arazo handirik izan, Sua oso ondo entrenatua zuen Nekanek, hirugarrena justu justuan pasatu zuten. Nekanek zerbait arraroa sentitu zuen bere zaldian, ez zuen normalena bezala korritzen, bat-batean Suak estropezu egin zuen eta lurrera erori zen, Nekanerekin batera. Ikusleak harrituta gelditu ziren eta arduraz begiratzen zuten istripuak eragin larriak izan ote zituen galdezka.Nekane ahal zuen bezala altxatu zen eta Suarengana hurbildu zen, hau lurrean botatako zegoen, ezin zuen altxatu. Nekane arazoaz jabetuta negarrez hasi zen, Suak hanketako bat apurtu zuen. Koordinatzaileek eta hurbil zeudenek Suari zutitzen lagundu zioten eta albaitaria korrika hurbildu zen hauek zeuden tokira. Sua aztertu zuen, bere lau hankak, eta bai, bat hautsita zuen. Ferra bat koloka zuen eta segur aski horrek eragin zion tupust egitea. Sua zaldien ospitalera eraman zuten operatzera eta Nekanek gau oso pasatu zuen berarekin. Nekearen eraginez ospitaleko eserlekuetan gelditu ze lo.Hurrengo goizean, medikuarekin hitz egin zuten Nekane eta bere gurasoek. Suak eskuineko eskuko bi hezur apurtu zituen eta operazioaren ostean, ibiltzeko gai izango zela azaldu zuen albaitariak.

Nekane triste zegoen, bere zaldia errekuperatuko zela esan zioten, baina berak bazekien ezin izango zituela gauza berdinak egin. Hanka hautsi izanak saltatzea eragotziko zion, eta beste hainbat gauza ere. Sua oso ondo ezagutzen zuen, asko gustatzen zitzaion gogor lan egitea eta saltatzea, oso ondo pasatzen zuen, eta bizimodu lasaiago batekin Nekanek bazekien Sua ere tristatu egingo zela. Baina ezin zuen ezer egin.Zalditegira joan zen, Sua ondo zegoen eta aurreko eguneko gauzak batu behar zituen. Proban erabilitako gauza guztiak ondo garbitu eta gorde zituen. Trapu zikinak zaborrontzira bota zituen, fijatu egin zen zer zegoen zabor-ontziaren barruan, eta arraroa egin zitzaion. Bere ferrak kentzeko pintzak zeuden barruan, ezinezkoa zen, berak ez zituen erabili eta ezta bere gurasoek ere. Gainera Nekanek ondo gordeta zituen zalditegiko armairu batean eta ez zituen zaborrontzira botako. Hartu zituen eta bere entrenatzaileari deitu zion berak erabili ote zituen galdetzera. Ezetz esan zion, justu justu heldu zela Nekaneren proba eta Suaren estropezua ikusteko eta benetan asko sentitzen zuela, eta Suaz ere galdetu zion. Denbora luze batez hitz egin ondoren telefonoa eseki eta etxerantz abiatzea erabaki zuen Nekanek leher eginda baitzegoen.

Iritsi zen etxera, sartu eta eskailerak igotzen hasi zen logelarantz, baina amaren hotsa entzun zuen deika. Buelta erdi eman eta sukalderantz joan zen. Han zeuden ama, aita eta Ane, Nekaneren lagun handi bat. Asko postu zen bera ikusteaz eta lehiaketaz galdetu zion, Anek ere berak parte hartu zuen berean parte hartu baitzuen. Irabazi egin zuela kontatu zion, eta horri esker Europako zaldunen taldean sartuko zela bere zaldiarekin batera. Nekane Anegatik poztu zen, baina Suak hanka apurtuko ez balu beraiek ere aukera berdina izango lukete.

Ane eta biak kalera irten ziren buelta bat ematera eta Aneren aita topatu zuten kafetegi batean. Berarengana joan ziren eta Nekaneri arraro egin zitzaion begirada batez begiratu zion aitak, baina ez zion garrantzia handirik eman. Sua zegoen ospitalera hurbildu zituen Aneren aitak, Nekanek ferren liburu bat ikusi zuen autoan eta Aneri eskatu zion usteko. Aitak autoa aparkatu eta heldu zirela esanez liburua beste baterako usteko esan zien. Autotik jaitsi eta Sua bisitatzera joan ziren, esnatuta zegoen jada eta nola ez, Nekane oso ondo ezagutu zuen. Besarkada eta laztan ugariren ostean Nekanek Sua hartu eta paseatzera eraman zuen. Medikuak gomendatu zion ospitaleko lorategietan paseatzea, hanka bat lesionatuta eduki arren beste hirurek martxan jarraitu behar zutelako ez atrofiatzeko. Sua oso pozik zegoen Nekanerekin paseatzen, belarra jaten eta haren laztanak jasotzen. Bi ordu geroago joateko ordua heldu zitzaien, Sua bere zalditegian utzi eta ospitaletik irten ziren. Autobusa hartu zuten eta hitz ugariren ostean heldu ziren autobus geltokira. Agurtu egin zuten elkar eta Nekanek ferren liburua ahaztu gabe hurrengoan ekartzeko eskatu zion.Egunero joaten zen Nekane Sua bisitatu eta paseatzera, momentu lasai eta zoragarriak ziren haiek. Horrelako egun batean Ane ere joan zen ospitalera, bazekien Nekane han aurkituko zuela. “Todo sobre herraduras y extremidades equinas” izeneko liburua eman zion, berak nahi zuen. Nekanek eskerrak eman zizkion eta gainetik begiratu zuen. Ane oso pozik zegoen, jada hasia zen Europa osoko zaldunek entrenatzen eta bere zaldiak ere asko hobetu zuen. Suaren bazkaltzeko ordua heldu zen eta bi neskek ospitalean utzi eta geltokirantz jo zuten.Ane agurtu ondoren Nekane bizkor joan zen etxera, gosea handia zeukan. Bazkari ederra prestatuta zuen amak eta tripa bete eta gero bere logelara igo zen. Anek utzitako liburua begiratzen hasi zen eta papertxo bat zegoen horri batzuk seinalatzeko. “herraduras dislokadas” zen atalaren titulua, Nekaneren atentzioa deitu zuen horrek. Irakurtzen hasi zen “ Es un problema muy grave que provoca grandes lesiones en las extremidades equinas. Como el equino tiene mal ajustado el “zapato” puede desplomarse y sufrir graves lesiones que le dejen cojo para toda su vida.” Nekane guztiz harrituta zegoen, hori gertatu zitzaion Suari, eta Aneren , probako lehiakidearen, liburuan zegoen hura papertxo batez banatuta. Urduri jartzen hasi zen, ez ekien zer egin eta zer pentsatu. Lo egitea erabaki zuen, siesta on baten ondoren pentsatzeko gaitasun handiago edukiko zuen.
Hiru ordu eman zituen Nekanek lotan, esnatu zenean pertsona berri bat zela sentitu zuen, baina pentsamenduak ez ziren aldatu. Arratsaldean ez zuen ezer egiteko eta Suarenagan berriz joatea erabaki zuen. Heldu zen ospitalera eta Suaren kortan sartu zenean Aneren aita ikusi zuen barruan.

- Zer egiten duzu zuk hor barruan?- galdetu zion ausarki- Zure erruz dago Sua horrela ezta?

- Zer diozu zuk? Umemoko hori!-erantzun zion mehatxu begirada batekin.

- Badakizu zer diodan, zuk hartu zenituen nire pintzak eta Suaren ferra soltatu zenuen Anek irabaz zezan.
Momentu hartan, hitzak amaitu gabe zituela samatik obatu zuen gizonak Nekane eta haserre eta furiaz beiratu zion begietara. Nekanek itotzen ari zela sentitu zuen, baina bat-batean PUM! Gizonaren eskuak sama askatzen ziola sentitu zuen eta Aneren aita Nekaneren aurrean erori zen. Nekanek Ane ikusi zuen bere aurrean metro batzuetara, berak egin zion tiro bere aitari. Lo egiteko dardo bat baino ez zen arren Nekanek besarkada handi bat eman zion eta bihotzez eskertu zion egindako. Medikuek Aneren aita altxatu eta poliziari kontatu zioten dena. Anek Nekaneri kontatu zion berak ez zekiela ezer , baina susmoak hartzen hasi zela eta horregatik joaten zela bera ere Sua bisitatzera, bere aita handik hurbilduko zela pentsatzen zuen.


Handik 2 urtetara...

- Azken oztopoa saltatzera doa, denak egin ditu bikain oraingoz, eta.... bai!! Arazorik gabe pasatu du azken hori ere! Jaun andreok aurten, Europako gazteen txapelketan bikote hau dugu irabazle, Nekane Arrizabalaga eta Sua!!