viernes, 27 de marzo de 2009

Maitasun eskutitza




Laztana:

Zergatik ez zaude hemen nirekin? Nork eraman zintuen hain urrun? Minutu batzuk baino ez dira igaro joan zinenetik eta bizitza oso bat pasa dela dirudi. Gaueko iluntasun honek barnea isutzen dit eta beldurtu egiten naiz, zu, nire heroia, ondoan ez zauelako.
Leihotik begiratu eta ilargia ikus dezaket, hilbehera dago, zure irribarrea islatzen da bertan, ezin zaitut burutik kendu. Irribar hori hurbil sentitu nahi nuke eta eta zure ezpain berezi horiek berriz ukitu. Begi zoragarri horiek nireei begira, begirada xamur hori gozatzen pasa nahiko nituzke eguneko ordu guztiak. Mesedez itzul zaitez, ezingo baititut jasan bizitzak dituen gorabeherak zu gabe.
Zu zara nire egun guztietako poztasuna, goizean jaikitzeko gogoa...
Zure ahots goxoa, udaberriko txotiak bezain zoragarria, entzun nahiko nuke. Nire belarrira “maite zaitut” xuxurlatzen, premia daukat.

Baina zoritxarrez ez zara itzuliko, bakarrik utzi nauzu mundu honetan. Baina erabakia hartu dut, ni joango naiz zugana. Gu batera bizitzeko jaio ginelako, zuhaitzak lurrarekin bizitzeko jaio ziren bezala. Berriz elkartuko gara eta infernuko bero goxoaz gozatuko dugu, gure gorputzak bat eginda egongo dira betiko...

Laister arte, maitia.


Mila musu



Amaia.

1 comentario:

Laida dijo...

Ui.. ze tristea.. Oso politxe!