lunes, 14 de diciembre de 2009

Suaren bihotza

“Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean?...” irakurtzen zegoen deitu zioten arte:

-Nekane! Mugi hadi berandu helduko gara!

-Banoa!
Liburua lurrean utzi eta gelatik irten zen, eskailerak jaitsi zituen eta zorroa hartu ostean etxetik irten eta auto beltzean sartu zen, aita eta ama zituen bertan itxaroten. Zalditegirantz abiatu ziren. Egun garrantzitsua zen, abuztuaren 2a, Nekane lehiaketa garrantzitsu batean parte hartzera zihoan bere zaldi Suarekin. Burua prestatu behar zituen eta proban egin behar zituen gauzetan zuen. sabela berriz inurri artean zegoen Nekaneren pentsamenduak nahasten. Bidaia luzea egin zitzaion baina jada bertan zeuden, korrika autotik irten eta Suarengana joan zen. Zaldiak irrintzi batek agurtu zuen eta Nekanek musu eman zion belarrira zerbait xuxurlatzen zion bitartean. Ondo konpontzen ziren, asko maite zuten elkar eta hizkuntza berezi batez mintzatzen ziren, elkar oso ondo ulertzen zuten.Orrazia, eskuila, zela eta beharrezko gauzak hartu eta Sua garbitzen hasi zen Nekane. Zelaren azpian manta urdina jarri zion eta hanketan ere babesgarri urdinak, probarako dotore joan behar baitziren biak. Proban 1,60 zentimetro altuera zuten oztopoak saltatu behar zituzten, 11 guztira. Prest zeuden, albaitariak zaldia ondo zegoen frogatu ondoren, Nekane zaldian igo eta pixkana pixkanaka zaldiaren giharrak berotzen hasi zen, atleta batek egingo lituzkeen antzerako ariketak eginez. Azkenean iritzi zen euren momentua, 23garren zenbakia ziren eta heldu zitzaien txanda. Entrenamendu pistatik irten eta prob burutuko zen pistan sartu ziren, han zeuden saltatu beharreko oztopoak. Nekanek Suari troskan jartzeko eskatu eta beraien ibilbidea egiten hasi ziren, oztopoak behar ziren ordenan saltatuz. Lehengo eta bigarrenarekin ez zuten arazo handirik izan, Sua oso ondo entrenatua zuen Nekanek, hirugarrena justu justuan pasatu zuten. Nekanek zerbait arraroa sentitu zuen bere zaldian, ez zuen normalena bezala korritzen, bat-batean Suak estropezu egin zuen eta lurrera erori zen, Nekanerekin batera. Ikusleak harrituta gelditu ziren eta arduraz begiratzen zuten istripuak eragin larriak izan ote zituen galdezka.Nekane ahal zuen bezala altxatu zen eta Suarengana hurbildu zen, hau lurrean botatako zegoen, ezin zuen altxatu. Nekane arazoaz jabetuta negarrez hasi zen, Suak hanketako bat apurtu zuen. Koordinatzaileek eta hurbil zeudenek Suari zutitzen lagundu zioten eta albaitaria korrika hurbildu zen hauek zeuden tokira. Sua aztertu zuen, bere lau hankak, eta bai, bat hautsita zuen. Ferra bat koloka zuen eta segur aski horrek eragin zion tupust egitea. Sua zaldien ospitalera eraman zuten operatzera eta Nekanek gau oso pasatu zuen berarekin. Nekearen eraginez ospitaleko eserlekuetan gelditu ze lo.Hurrengo goizean, medikuarekin hitz egin zuten Nekane eta bere gurasoek. Suak eskuineko eskuko bi hezur apurtu zituen eta operazioaren ostean, ibiltzeko gai izango zela azaldu zuen albaitariak.

Nekane triste zegoen, bere zaldia errekuperatuko zela esan zioten, baina berak bazekien ezin izango zituela gauza berdinak egin. Hanka hautsi izanak saltatzea eragotziko zion, eta beste hainbat gauza ere. Sua oso ondo ezagutzen zuen, asko gustatzen zitzaion gogor lan egitea eta saltatzea, oso ondo pasatzen zuen, eta bizimodu lasaiago batekin Nekanek bazekien Sua ere tristatu egingo zela. Baina ezin zuen ezer egin.Zalditegira joan zen, Sua ondo zegoen eta aurreko eguneko gauzak batu behar zituen. Proban erabilitako gauza guztiak ondo garbitu eta gorde zituen. Trapu zikinak zaborrontzira bota zituen, fijatu egin zen zer zegoen zabor-ontziaren barruan, eta arraroa egin zitzaion. Bere ferrak kentzeko pintzak zeuden barruan, ezinezkoa zen, berak ez zituen erabili eta ezta bere gurasoek ere. Gainera Nekanek ondo gordeta zituen zalditegiko armairu batean eta ez zituen zaborrontzira botako. Hartu zituen eta bere entrenatzaileari deitu zion berak erabili ote zituen galdetzera. Ezetz esan zion, justu justu heldu zela Nekaneren proba eta Suaren estropezua ikusteko eta benetan asko sentitzen zuela, eta Suaz ere galdetu zion. Denbora luze batez hitz egin ondoren telefonoa eseki eta etxerantz abiatzea erabaki zuen Nekanek leher eginda baitzegoen.

Iritsi zen etxera, sartu eta eskailerak igotzen hasi zen logelarantz, baina amaren hotsa entzun zuen deika. Buelta erdi eman eta sukalderantz joan zen. Han zeuden ama, aita eta Ane, Nekaneren lagun handi bat. Asko postu zen bera ikusteaz eta lehiaketaz galdetu zion, Anek ere berak parte hartu zuen berean parte hartu baitzuen. Irabazi egin zuela kontatu zion, eta horri esker Europako zaldunen taldean sartuko zela bere zaldiarekin batera. Nekane Anegatik poztu zen, baina Suak hanka apurtuko ez balu beraiek ere aukera berdina izango lukete.

Ane eta biak kalera irten ziren buelta bat ematera eta Aneren aita topatu zuten kafetegi batean. Berarengana joan ziren eta Nekaneri arraro egin zitzaion begirada batez begiratu zion aitak, baina ez zion garrantzia handirik eman. Sua zegoen ospitalera hurbildu zituen Aneren aitak, Nekanek ferren liburu bat ikusi zuen autoan eta Aneri eskatu zion usteko. Aitak autoa aparkatu eta heldu zirela esanez liburua beste baterako usteko esan zien. Autotik jaitsi eta Sua bisitatzera joan ziren, esnatuta zegoen jada eta nola ez, Nekane oso ondo ezagutu zuen. Besarkada eta laztan ugariren ostean Nekanek Sua hartu eta paseatzera eraman zuen. Medikuak gomendatu zion ospitaleko lorategietan paseatzea, hanka bat lesionatuta eduki arren beste hirurek martxan jarraitu behar zutelako ez atrofiatzeko. Sua oso pozik zegoen Nekanerekin paseatzen, belarra jaten eta haren laztanak jasotzen. Bi ordu geroago joateko ordua heldu zitzaien, Sua bere zalditegian utzi eta ospitaletik irten ziren. Autobusa hartu zuten eta hitz ugariren ostean heldu ziren autobus geltokira. Agurtu egin zuten elkar eta Nekanek ferren liburua ahaztu gabe hurrengoan ekartzeko eskatu zion.Egunero joaten zen Nekane Sua bisitatu eta paseatzera, momentu lasai eta zoragarriak ziren haiek. Horrelako egun batean Ane ere joan zen ospitalera, bazekien Nekane han aurkituko zuela. “Todo sobre herraduras y extremidades equinas” izeneko liburua eman zion, berak nahi zuen. Nekanek eskerrak eman zizkion eta gainetik begiratu zuen. Ane oso pozik zegoen, jada hasia zen Europa osoko zaldunek entrenatzen eta bere zaldiak ere asko hobetu zuen. Suaren bazkaltzeko ordua heldu zen eta bi neskek ospitalean utzi eta geltokirantz jo zuten.Ane agurtu ondoren Nekane bizkor joan zen etxera, gosea handia zeukan. Bazkari ederra prestatuta zuen amak eta tripa bete eta gero bere logelara igo zen. Anek utzitako liburua begiratzen hasi zen eta papertxo bat zegoen horri batzuk seinalatzeko. “herraduras dislokadas” zen atalaren titulua, Nekaneren atentzioa deitu zuen horrek. Irakurtzen hasi zen “ Es un problema muy grave que provoca grandes lesiones en las extremidades equinas. Como el equino tiene mal ajustado el “zapato” puede desplomarse y sufrir graves lesiones que le dejen cojo para toda su vida.” Nekane guztiz harrituta zegoen, hori gertatu zitzaion Suari, eta Aneren , probako lehiakidearen, liburuan zegoen hura papertxo batez banatuta. Urduri jartzen hasi zen, ez ekien zer egin eta zer pentsatu. Lo egitea erabaki zuen, siesta on baten ondoren pentsatzeko gaitasun handiago edukiko zuen.
Hiru ordu eman zituen Nekanek lotan, esnatu zenean pertsona berri bat zela sentitu zuen, baina pentsamenduak ez ziren aldatu. Arratsaldean ez zuen ezer egiteko eta Suarenagan berriz joatea erabaki zuen. Heldu zen ospitalera eta Suaren kortan sartu zenean Aneren aita ikusi zuen barruan.

- Zer egiten duzu zuk hor barruan?- galdetu zion ausarki- Zure erruz dago Sua horrela ezta?

- Zer diozu zuk? Umemoko hori!-erantzun zion mehatxu begirada batekin.

- Badakizu zer diodan, zuk hartu zenituen nire pintzak eta Suaren ferra soltatu zenuen Anek irabaz zezan.
Momentu hartan, hitzak amaitu gabe zituela samatik obatu zuen gizonak Nekane eta haserre eta furiaz beiratu zion begietara. Nekanek itotzen ari zela sentitu zuen, baina bat-batean PUM! Gizonaren eskuak sama askatzen ziola sentitu zuen eta Aneren aita Nekaneren aurrean erori zen. Nekanek Ane ikusi zuen bere aurrean metro batzuetara, berak egin zion tiro bere aitari. Lo egiteko dardo bat baino ez zen arren Nekanek besarkada handi bat eman zion eta bihotzez eskertu zion egindako. Medikuek Aneren aita altxatu eta poliziari kontatu zioten dena. Anek Nekaneri kontatu zion berak ez zekiela ezer , baina susmoak hartzen hasi zela eta horregatik joaten zela bera ere Sua bisitatzera, bere aita handik hurbilduko zela pentsatzen zuen.


Handik 2 urtetara...

- Azken oztopoa saltatzera doa, denak egin ditu bikain oraingoz, eta.... bai!! Arazorik gabe pasatu du azken hori ere! Jaun andreok aurten, Europako gazteen txapelketan bikote hau dugu irabazle, Nekane Arrizabalaga eta Sua!!






domingo, 22 de noviembre de 2009

Testu irunzkina

GOI MENDIZALETASUNAREN AURKA


Xabier Mendiguren Elizegi euskal idazleak idatzitako testua dugu hau. Euskaldunon Egunkarirako idatzitakoa eta bertan argitaratua da.
Dudarik gabe iritzi artikulu bat da idazleak pentsatzen duena islatzen baitu, gainera argudio testua izango da hartzailearen ekintzetan esku hartzekotan arrzoiak eta argudioak erabili dituelako.
Lehen esan dudan moduan igorlea idazlea bera izango da, Xabier Mendiguren, hartzailea berriz Egunon Egunkaria irakurtzen duen edonor. Idazlearen helburua bere iritzia azaldu eta irakurleak konbentzitzea da, honetarako erregistro kolokiala erabiltzen du, irakurle gehienek ulertzeko modukoa baita naiz eta berak gaiaz jakin.
Funtzio deitzailea da beraz garrantzitsuena, horretarako irakurlea inplikatu egiten du (igande goiz batean atera etxetik gertuen duzun pagadi zoragarri batean paseo bat egitera...) eta errealitateko adibideak jartzen ditu bere argudioak sendotzeko (oraintsu etorri da Ramon Agirre Aconcaguatik...). funtzio poetiko ere erabili du, errekurtso literariorenbat ere erabili du testua deigarriagoa izan dadin. Gainera funtzio hunkitzailea ere agertzen da bere sentimendu eta pentsaerak adierazten dituelako (heriotzek baino min gehiago ematen dit gure amnesiak...).
Gaia kontutan hartuta, goi-mendizaletasunari buruz hitz egiten ari da. Gizarte osoak ahalik eta urrunen goi mendiak igotzea goraipatzen duela, eta gaur egun inguruko mendi eta txoko ederrak ezagutu gabe joaten dela jendea Himalaira. Mendi altu horietara joatea heriotzaren bila joatea dela dio, horregatik berak inguruko mendiak disfrutatzera bultzatu nahi du jendea.
Testua berez erraz ulertzen da, idazleak ondo landu du idatzitakoa eta ikusten da erraztasuna duela bere argudioak ordenatu eta modu egoki batean azaltzeko.


Hizkuntzaren aldetik irakurle gehienek irakurri eta ulertzeko moduko testua sortu du. Testua ondo landuta dago, koherentzia egokia du, argudioak ondo lotu ditu bata bestearekin. Honela mendizaletasuna interesatzen ez zaien pertsonak ere interesa hartzea eta kointzientziatzea lortuko du. Hartzailea pentsatzera bultzatuko duten argudio bikainak erabili ditu, adibide egokiak eta idazkeran tonu berezia, ahozko hizkuntzako tonu eta antolatzaile ugari ezarri ditu,
Testuak gaurkotasun oso du, egun, egoera honetan aurkitzen baikara eta honela jarraituz gero, areagotu egingo delako oraindik gure mendiak paseatzeko gogoa alde batera ustea.


Beraz Xabierrek bere iritzia kaleratzeko eta jendea inguruko mendiak maitatzera bultzatzeko idatzitako testu da, argudio sakon eta sendoekin defendatua, edozein irakurle kontzientziatuko duena.

Zaldien heziketa Naturala

Beste animalia asko bezala zaldia gizakiaren ekonomia eta eguneroko aisialdiaren parte da, eta garrantzitsuena lagun leiala da.
Orain milaka urtetatik gizakiak animalia hau hezi du egin beharretan lagun zedin, baina beti egin du modu menperatzaile eta zapaltzailean, animaliari erabakitzeko, kexatzeko, sentitzeko… aukerarik eman gabe.
Gaur egun zaldiak hezteko modu berri bat sortu da, eta munduan zehar gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute. Animali derrigortu egin beharrean, berak naturan erabiltzen dituen keinuekin komunikatu eta irakasten datza metodo hau. Zaldiarekin ulertzea da helburua eta bere kidea izatea. Monty Robertsek, heziketa naturala asmatu zuen gizonak, dioen bezala “ez daukagu eskubiderik zaldiari egin behar duzu! esateko egin ahal duzu? galdetzeko baizik.”

Metodoa hau askoz ere eraginkorragoa da tradizionala baino, honekin zaldiak benetan ulertzen zaituelako eta zer nahi duzun badakienez beti gogotsuago egingo duelako. Gainera askoz pozago lan egingo dute lagun baten ondoan, makilakadaz derrigortzen duen harrapakari baten alboan baino. Jende gehienak lelokeria dela esan arren, zaldien errendimendua askoz ere handiagoa da, eta hori argi eta gabi ikusten da txapelketetan. Benetan gustura ikasi duen zaldi batek irabazi egin nahiko du bere laguna, pertsona, harro egon dadin, eta ondo pasatuko du beste zaldi batzuekin leian. Ordea, derrigortuta eta beldurtuta doan zaldiarengandik ezin izango da guztiz probetxurik atera. Seguru nago zaldi bati konfiantza, laguntasuna eta maitasuna ematen zaionean berak hamar aldiz biderkatua bueltatzen dizula. Horrelako harreman bat hainbeste estutzean bizitza osorako izaten da eta animali berezi honekin gozatzeko aukera ematen du.

Beraz, heziketa naturala bultzatu behar da mundu osoan eta indarkeria alde batera utzi, zaldiek, miliaka urtetan lagundu digutenak, merezi baitute tratu egokia. Bizitzako bideetan lagunduko dizun laguna lortuko duzu, eta pozik gaindituko dituzue biok oztopoak.

Amaigabeko trafikoa

Egun etengabeko auto ilarak gure herri eta hiriak menpean hartzen ditu. Ingurumenari kalte egiteko gizarteak duen tresna arriskutsuena da gaur. Eteten ez bada izakien amaiera ekarriko duena izango dela pentsatzen dut.
Azken urte hauetan, industriek energia- kontsumo maila eta hondakinen isuria asko gutxitu dute. Ez ekologistak direlako, dirua aurrezten dutelako baizik. Baina arrazoia bata edo bestea izanda, asko ahalegindu dira. Familien kontsumoak berriz, pixka bat hasi dela esan du gobernuak eta trafikoarenak izugarri egin duela gora.

Denok dakigu autoa erabiltzea beste ezer baino erosoagoa dela, eta denok beharrezko denean erabiltzen dugula esan arren ez da egia. Badakit garraio publiko erabiltzea nekagarria, deserosoa eta fidagarria ez dela baina gure esku dago.
Planetari arnasten laguntzeko pauso handi bat izango litzateke gure kotxeen emisioa nabarmenki jaitsiko balitz. Behar bada, gure bizia luzatuko genuke. Gainera egunero egunero errepideetan gertatzen diren hainbat istripu saihestuko genituzke. Haurren txirrindularien, oinezkoen, zaldizkoen... bizia salbatuko genuke arriskua gutxitzean. Gizartearen eguneroko ongizatean ere eragin handia izango luke seguru asko, konturatu gabe hirietako autoen zarata eta mugimenduek estresatu, agobiatu eta nekarazi egiten gaituztela baitiote osasunean adituek.

Beraz lanera, ikastetxera, bidaietan, txangoetan etab. garraio publikoa hartuz gero, benetan ondo jokatzen egongo ginateke. Badakit ekologistak, hauek ere beraien kexak autoz adierazten dituztenak, gero eta hitzaldi gehiago ematen dituztela gauza hauen inguruan eta denok dakigula gure planetaren egoera. Baina utzi ezazu alde batera teoria eta entzundako txapa guztiak eta pentsatu zure hurrengoengan. Zure semeek, ilobek arnasteko ere gorriak pasatzea nahi ahal duzu?

Bueltan...




Kurtsoa hasi da bai, eta blogarekin jarraitzeko momentua ere heldu da. Aurten lanak sartzen jarraituko dugu baina bloga txukunagoa izango da. Beste ikasturte batez zuekin nire lanak konpartitzeko jarri dut martxan bloga. Espero dut zuen gustukoa izatea. Sorte on zuen blog eta ikasketekin!
Ongi etorri!
Amaia.

martes, 9 de junio de 2009


Hemen bukatzen da nire bloga, baina ez hori bakarrik. Ikasturtea, ikasketak, azterketak, etxerako lanak... dena bukatzen da. Badator uda, eguzkia, hondartza, jaiak, lagunak....

Espero dut zuek guztiok ere gosatzea, orain baita ondo pasatzeko momentua!

Milesker nire blogean bisitatxo bat egiteagatik!


Hurrengorarte!





Amaia




miércoles, 20 de mayo de 2009

Iritzia: Suminaren estrategia

Suminaren estrategia intriga, manipulazioa eta misterioak osatzen duen liburua da.
Bertan sentimenduak, jakin minak eta protagonistak jokoa erreal bihurtzeko duen gaitasunak sortzen du irakurlerentzat entretenigarria izatea.
Oso erraz protagonistaren lekuan jartzeko ahalmena duela uste dut eta horrek harrapatu egiten zaitu, engantxatu. Gainera irakurtzeko ez da batere zaila arin eta gustura irakurtzekoa da.
Amaiera iruditu zait bitxiena ez baita “ondo” bukatzen. Ez dauka denek duten amaiera tipikoa eta hori asko gustatu zait. Sentsazio desberdin batekin gelditzen zara, beste bukaeretan bezala ez baita dena perfektua.
Beraz gomendatzeko modukoa den liburua dela uste dut.

martes, 28 de abril de 2009

IRITZIA: Aldaketa genetikoak

Zergatik ditut nik begi marroiak, zuk urdinak eta hark grisak?
Hori eta bakoitzak dituen detaile guztiak zeluletan dauden ADN nimiño batek adierazten ditu. Bertan dago gure informazio guztia eta hori ezin da aldatu.

Baina gaur egun zientzia eta teknologia hain aurreratuta doaz non medikuntzak egun gauza ikaragarriak egiten dituen. Genetikako arloa ere asko eta asko garatu da eta espezialistek gure ADN-an dagoen informazioa aldatzeko gai dira. Baina onuragarria al da hori munduarentzat?
Alde batetik milaka gaixotasun senda daitezke. Hereditarioak diren gaixotasun asko daude, horietako batzuk nahiko larriak, geneetan daramagun informazio hori aldatzean izaki osasuntsuak irtengo dira. Aurrerapen garrantzitsua da, milaka urteetan zehar ezin izan direlako eten.
Baina mundu honetan guztiarekin egiten dugun moduan, txarto erabiltzen ere ikasi dugu. Gure betebeharrak eta kapritxoak betetzeko ere erabili ditugu. Barazkiei adibidez genea aldatu eta bizkor haztera bultzaten ditugu., ekonomiak ondo segi dezan. Laister edozein txorakerirekin desadoz egon eta gure begien kolorea ere aldatu egingo dugu.

Beraz nire ustez ondo erabiltzen bada eta ondo erabiltzeko aurrerapenak egiten badira gizakiarentzat oso garrantzitsua izango da eta hainbat gauza zaiestu ahal izango ditugu.

viernes, 27 de marzo de 2009

IRITZIA: 110. street-eko geltokia


Liburu hau, 110. street-eko geltokia, adin jakin batetik aurrerako pertsona orori gomendatzeko modukoa iruditzen zait.

Alde batetik istorioaren beraren gaia eta mamia interesgarriak dira. Intriga, amodioa, delinkuentsia... toke bat du eta horregatik gustu desberdinetako irakurleentzat balio du.

Gainera istorioa New York bezalako hiri interesgarri batean dago kokatuta, eta liburua orain 20 bat urte idatzi zenez, orduan horrelako hiri batean kokatzea modernoa zen.

Era berean idazleak ingelesez idatzi zituen hainbat hitz eta esamolde eta entretenigarriagoa bihurtzen du nobela. Gainera oso ondo deskribatzen ditu tokiak eta egoerak eta horrek New Yorkeko kale zoragarrietan zaudela imajinazten dizu.

Beste alde batetik istorioak gure arbasoak eta euskaldunak bizi ziren egoerak erakusten dizkigu. Gu azken batean, euskaldunak garen heinean gauza horien jabe izan behar gara.

Beraz uste dut liburu hau gogoz irakurtzeko modukoa dela eta munduan gertatzen zen eta den errealitatera hurbiltzen gaituela.

Maitasun eskutitza




Laztana:

Zergatik ez zaude hemen nirekin? Nork eraman zintuen hain urrun? Minutu batzuk baino ez dira igaro joan zinenetik eta bizitza oso bat pasa dela dirudi. Gaueko iluntasun honek barnea isutzen dit eta beldurtu egiten naiz, zu, nire heroia, ondoan ez zauelako.
Leihotik begiratu eta ilargia ikus dezaket, hilbehera dago, zure irribarrea islatzen da bertan, ezin zaitut burutik kendu. Irribar hori hurbil sentitu nahi nuke eta eta zure ezpain berezi horiek berriz ukitu. Begi zoragarri horiek nireei begira, begirada xamur hori gozatzen pasa nahiko nituzke eguneko ordu guztiak. Mesedez itzul zaitez, ezingo baititut jasan bizitzak dituen gorabeherak zu gabe.
Zu zara nire egun guztietako poztasuna, goizean jaikitzeko gogoa...
Zure ahots goxoa, udaberriko txotiak bezain zoragarria, entzun nahiko nuke. Nire belarrira “maite zaitut” xuxurlatzen, premia daukat.

Baina zoritxarrez ez zara itzuliko, bakarrik utzi nauzu mundu honetan. Baina erabakia hartu dut, ni joango naiz zugana. Gu batera bizitzeko jaio ginelako, zuhaitzak lurrarekin bizitzeko jaio ziren bezala. Berriz elkartuko gara eta infernuko bero goxoaz gozatuko dugu, gure gorputzak bat eginda egongo dira betiko...

Laister arte, maitia.


Mila musu



Amaia.

domingo, 1 de marzo de 2009

Iñaki Zabaleta eta 110. street-eko geltokia




Leitza, 1952.

Kazetaritzan Doktore, Iñaki Zabaletak lan ugari argitaratu ditu zientzia honen inguruan. Atzerrian argitaratu ditu liburu asko (Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Alemania) bai estatu espainolean ere.

Aldizkari ezberdinetan ere idatzi ditu artikuluak (nahiz estatuko aldizkarietan nahiz atzerrian). Irrati eta telebistaren berrikuntzarekin zerikusia duten liburuak editatu ditu.

1989-94 urte bitarteetan Kazetaritzako Departamentuko zuzendari izan zen. Iowako Unibertsitatean irakasle gonbidatua 1992an eta gaur egun UPV-EHUn kazetaritzako irakaslea da.

Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria...

Eleberria, kontakizunak, poesia. Euskaraz idatziriko hainbat libururen egilea da. Río Arga aldizkarian eta Antología de la Poesía Navarra actualen zenbait poema argitaratuak ditu. Bestalde, sari eta lehiaketa ugaritan hartu du parte bai lehiakide bezala bai epaimahai lanetan (Radio Popularrek antolaturiko Versos para una primavera, Xalbador saria,...)

Hainbat aldizkari ezberdinetan artikulu ugari idatzi ditu: Oh! Euzkadi, Argarai.

Kultur jardueretan, euskararen inguruan, ekintza ugaritan parte hartu du. EIREko (unibertsitateko euskal irakasleen elkartea) koordinatzaile nagusia 1998-2001 urte bitarteetan, Kontseiluako sustatzailea, Nafarroako AEK-ko sustatzailea.




ARGUMENTUA:

Euskaldun baten historioa kotatzen du, euskal herritik ihesi joan zen New Yorkera. Honek, Josebak, imigranteen bizitza latzari nola aurre egiten dion ikusten da. Bere laneko buruak nola txantajeatu eta drogen munduak sartzen duen. Berak ale egin nahi du. Aldi berean bertako, New yorkeko, neska baten egoera kontatzen da. Publizitatean lan egiten duen baten egun estresatuak. Istorioan gertatzen diren zerbait ekintzengatik bi protagonistak bat egingo dute eta ezagutu egingo dira.


IRITZIA:

Asko irakurria da liburu hau, beharbada ez benetan ona delako, desberdina delako baizik. Desberdina denak asko erakartzen du gure gizartean eta liburu onek baditu pare bat gauza. Adibidez bi istorio paralelo egitea, ez daude liburu asko onela kontatuta daudenik eta gutxiago hau argitaratu zen garaian. Bi pertsona horiek azkenenan bat egitea ere desberdina eta polita da, nik ez dut irakurri libururik hori gertazen denik eta interesgarria iruditu zait. Istorioa kontatzen den tokia ere bitxia da.
Erakargarria da libura, baina desberdintasunaz aparte, beste gauza batzuk kontuan hartzen dituen jendearentzat ez da hain ona izango.