domingo, 22 de noviembre de 2009

Zaldien heziketa Naturala

Beste animalia asko bezala zaldia gizakiaren ekonomia eta eguneroko aisialdiaren parte da, eta garrantzitsuena lagun leiala da.
Orain milaka urtetatik gizakiak animalia hau hezi du egin beharretan lagun zedin, baina beti egin du modu menperatzaile eta zapaltzailean, animaliari erabakitzeko, kexatzeko, sentitzeko… aukerarik eman gabe.
Gaur egun zaldiak hezteko modu berri bat sortu da, eta munduan zehar gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute. Animali derrigortu egin beharrean, berak naturan erabiltzen dituen keinuekin komunikatu eta irakasten datza metodo hau. Zaldiarekin ulertzea da helburua eta bere kidea izatea. Monty Robertsek, heziketa naturala asmatu zuen gizonak, dioen bezala “ez daukagu eskubiderik zaldiari egin behar duzu! esateko egin ahal duzu? galdetzeko baizik.”

Metodoa hau askoz ere eraginkorragoa da tradizionala baino, honekin zaldiak benetan ulertzen zaituelako eta zer nahi duzun badakienez beti gogotsuago egingo duelako. Gainera askoz pozago lan egingo dute lagun baten ondoan, makilakadaz derrigortzen duen harrapakari baten alboan baino. Jende gehienak lelokeria dela esan arren, zaldien errendimendua askoz ere handiagoa da, eta hori argi eta gabi ikusten da txapelketetan. Benetan gustura ikasi duen zaldi batek irabazi egin nahiko du bere laguna, pertsona, harro egon dadin, eta ondo pasatuko du beste zaldi batzuekin leian. Ordea, derrigortuta eta beldurtuta doan zaldiarengandik ezin izango da guztiz probetxurik atera. Seguru nago zaldi bati konfiantza, laguntasuna eta maitasuna ematen zaionean berak hamar aldiz biderkatua bueltatzen dizula. Horrelako harreman bat hainbeste estutzean bizitza osorako izaten da eta animali berezi honekin gozatzeko aukera ematen du.

Beraz, heziketa naturala bultzatu behar da mundu osoan eta indarkeria alde batera utzi, zaldiek, miliaka urtetan lagundu digutenak, merezi baitute tratu egokia. Bizitzako bideetan lagunduko dizun laguna lortuko duzu, eta pozik gaindituko dituzue biok oztopoak.

No hay comentarios: