domingo, 22 de noviembre de 2009

Testu irunzkina

GOI MENDIZALETASUNAREN AURKA


Xabier Mendiguren Elizegi euskal idazleak idatzitako testua dugu hau. Euskaldunon Egunkarirako idatzitakoa eta bertan argitaratua da.
Dudarik gabe iritzi artikulu bat da idazleak pentsatzen duena islatzen baitu, gainera argudio testua izango da hartzailearen ekintzetan esku hartzekotan arrzoiak eta argudioak erabili dituelako.
Lehen esan dudan moduan igorlea idazlea bera izango da, Xabier Mendiguren, hartzailea berriz Egunon Egunkaria irakurtzen duen edonor. Idazlearen helburua bere iritzia azaldu eta irakurleak konbentzitzea da, honetarako erregistro kolokiala erabiltzen du, irakurle gehienek ulertzeko modukoa baita naiz eta berak gaiaz jakin.
Funtzio deitzailea da beraz garrantzitsuena, horretarako irakurlea inplikatu egiten du (igande goiz batean atera etxetik gertuen duzun pagadi zoragarri batean paseo bat egitera...) eta errealitateko adibideak jartzen ditu bere argudioak sendotzeko (oraintsu etorri da Ramon Agirre Aconcaguatik...). funtzio poetiko ere erabili du, errekurtso literariorenbat ere erabili du testua deigarriagoa izan dadin. Gainera funtzio hunkitzailea ere agertzen da bere sentimendu eta pentsaerak adierazten dituelako (heriotzek baino min gehiago ematen dit gure amnesiak...).
Gaia kontutan hartuta, goi-mendizaletasunari buruz hitz egiten ari da. Gizarte osoak ahalik eta urrunen goi mendiak igotzea goraipatzen duela, eta gaur egun inguruko mendi eta txoko ederrak ezagutu gabe joaten dela jendea Himalaira. Mendi altu horietara joatea heriotzaren bila joatea dela dio, horregatik berak inguruko mendiak disfrutatzera bultzatu nahi du jendea.
Testua berez erraz ulertzen da, idazleak ondo landu du idatzitakoa eta ikusten da erraztasuna duela bere argudioak ordenatu eta modu egoki batean azaltzeko.


Hizkuntzaren aldetik irakurle gehienek irakurri eta ulertzeko moduko testua sortu du. Testua ondo landuta dago, koherentzia egokia du, argudioak ondo lotu ditu bata bestearekin. Honela mendizaletasuna interesatzen ez zaien pertsonak ere interesa hartzea eta kointzientziatzea lortuko du. Hartzailea pentsatzera bultzatuko duten argudio bikainak erabili ditu, adibide egokiak eta idazkeran tonu berezia, ahozko hizkuntzako tonu eta antolatzaile ugari ezarri ditu,
Testuak gaurkotasun oso du, egun, egoera honetan aurkitzen baikara eta honela jarraituz gero, areagotu egingo delako oraindik gure mendiak paseatzeko gogoa alde batera ustea.


Beraz Xabierrek bere iritzia kaleratzeko eta jendea inguruko mendiak maitatzera bultzatzeko idatzitako testu da, argudio sakon eta sendoekin defendatua, edozein irakurle kontzientziatuko duena.

Zaldien heziketa Naturala

Beste animalia asko bezala zaldia gizakiaren ekonomia eta eguneroko aisialdiaren parte da, eta garrantzitsuena lagun leiala da.
Orain milaka urtetatik gizakiak animalia hau hezi du egin beharretan lagun zedin, baina beti egin du modu menperatzaile eta zapaltzailean, animaliari erabakitzeko, kexatzeko, sentitzeko… aukerarik eman gabe.
Gaur egun zaldiak hezteko modu berri bat sortu da, eta munduan zehar gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute. Animali derrigortu egin beharrean, berak naturan erabiltzen dituen keinuekin komunikatu eta irakasten datza metodo hau. Zaldiarekin ulertzea da helburua eta bere kidea izatea. Monty Robertsek, heziketa naturala asmatu zuen gizonak, dioen bezala “ez daukagu eskubiderik zaldiari egin behar duzu! esateko egin ahal duzu? galdetzeko baizik.”

Metodoa hau askoz ere eraginkorragoa da tradizionala baino, honekin zaldiak benetan ulertzen zaituelako eta zer nahi duzun badakienez beti gogotsuago egingo duelako. Gainera askoz pozago lan egingo dute lagun baten ondoan, makilakadaz derrigortzen duen harrapakari baten alboan baino. Jende gehienak lelokeria dela esan arren, zaldien errendimendua askoz ere handiagoa da, eta hori argi eta gabi ikusten da txapelketetan. Benetan gustura ikasi duen zaldi batek irabazi egin nahiko du bere laguna, pertsona, harro egon dadin, eta ondo pasatuko du beste zaldi batzuekin leian. Ordea, derrigortuta eta beldurtuta doan zaldiarengandik ezin izango da guztiz probetxurik atera. Seguru nago zaldi bati konfiantza, laguntasuna eta maitasuna ematen zaionean berak hamar aldiz biderkatua bueltatzen dizula. Horrelako harreman bat hainbeste estutzean bizitza osorako izaten da eta animali berezi honekin gozatzeko aukera ematen du.

Beraz, heziketa naturala bultzatu behar da mundu osoan eta indarkeria alde batera utzi, zaldiek, miliaka urtetan lagundu digutenak, merezi baitute tratu egokia. Bizitzako bideetan lagunduko dizun laguna lortuko duzu, eta pozik gaindituko dituzue biok oztopoak.

Amaigabeko trafikoa

Egun etengabeko auto ilarak gure herri eta hiriak menpean hartzen ditu. Ingurumenari kalte egiteko gizarteak duen tresna arriskutsuena da gaur. Eteten ez bada izakien amaiera ekarriko duena izango dela pentsatzen dut.
Azken urte hauetan, industriek energia- kontsumo maila eta hondakinen isuria asko gutxitu dute. Ez ekologistak direlako, dirua aurrezten dutelako baizik. Baina arrazoia bata edo bestea izanda, asko ahalegindu dira. Familien kontsumoak berriz, pixka bat hasi dela esan du gobernuak eta trafikoarenak izugarri egin duela gora.

Denok dakigu autoa erabiltzea beste ezer baino erosoagoa dela, eta denok beharrezko denean erabiltzen dugula esan arren ez da egia. Badakit garraio publiko erabiltzea nekagarria, deserosoa eta fidagarria ez dela baina gure esku dago.
Planetari arnasten laguntzeko pauso handi bat izango litzateke gure kotxeen emisioa nabarmenki jaitsiko balitz. Behar bada, gure bizia luzatuko genuke. Gainera egunero egunero errepideetan gertatzen diren hainbat istripu saihestuko genituzke. Haurren txirrindularien, oinezkoen, zaldizkoen... bizia salbatuko genuke arriskua gutxitzean. Gizartearen eguneroko ongizatean ere eragin handia izango luke seguru asko, konturatu gabe hirietako autoen zarata eta mugimenduek estresatu, agobiatu eta nekarazi egiten gaituztela baitiote osasunean adituek.

Beraz lanera, ikastetxera, bidaietan, txangoetan etab. garraio publikoa hartuz gero, benetan ondo jokatzen egongo ginateke. Badakit ekologistak, hauek ere beraien kexak autoz adierazten dituztenak, gero eta hitzaldi gehiago ematen dituztela gauza hauen inguruan eta denok dakigula gure planetaren egoera. Baina utzi ezazu alde batera teoria eta entzundako txapa guztiak eta pentsatu zure hurrengoengan. Zure semeek, ilobek arnasteko ere gorriak pasatzea nahi ahal duzu?

Bueltan...




Kurtsoa hasi da bai, eta blogarekin jarraitzeko momentua ere heldu da. Aurten lanak sartzen jarraituko dugu baina bloga txukunagoa izango da. Beste ikasturte batez zuekin nire lanak konpartitzeko jarri dut martxan bloga. Espero dut zuen gustukoa izatea. Sorte on zuen blog eta ikasketekin!
Ongi etorri!
Amaia.