viernes, 14 de mayo de 2010

Iragana

Elisak ondo gogoratzen ditu 1984ko ekainaren 12ko gertakariak. Hogeita sei urte pasa badira ere buruan ditu egun hartan jantzi zituen zapatak, segur aski bizitzako egun latzena izan zen hura. Goizeko bederatzietan esnatu zen Elisa pozik ohetik jaiki eta leihoa zabaldu zuen esnatu berri zen eguzkiaren lehen izpiekin gozatzeko asmoz. Sei urte zituen orduan Elisak, neskatxa ile gorria, azal zuri-zuria eta irribarre zoriontsua zituen, bihotz onekoa zen eta haur guztien antzera inozoa oraindik. Soineko urdina jantzi zuen, amonak urtebetetze egunean oparitutakoa, eta berarekin ondo zihoazen zapata zuri batzuk. Jantzi eta gero sukaldera jaitsi zen, bertan ama zuen zain gosaltzeko, esne basoa bizko-bizkor edan eta lorategira irten zen Kukiren bila. Kuki Yorkshire arrazako txakur emea zen, Elisaren lagun onena. Kukiri gosaria eta ura jarri zizkion platertxoan eta orduantxe ama irten zen. Parisko auzo eder eta lasai batean bizi ziren, baina hiriaren erdigunetik pixka bat urrun zegoen, horregatik autoan sartu ziren ama-alabak eta abiatu egin ziren. Larunbata zen, beraz Elisak ez zuten ikastetxera joan beharrik eta amak erosketak egitera eramango zuela agindu zion. Etxetik irten.. KONTUX...eta ordu erdi beranduago saltokian zeuden, lehendabizi arropa dendan sartu eta soinekoak eta kamisetak erosi zituzten, gero zapata pare bat eta dena bukatu zutenean izozki dendan txokolatezko izozki handi bat jan zuten bien artean. Oso pozik zegoen Elisa, amarekin hirira erosketak egitera joatea asko gustatzen baitzitzaion. Erosketak bukatutakoan saltokitik irten ziren eta autorantz abiatu. Eguerdiko hirurak ziren eta oso jende gutxi zebilen kalean, autoa zegoen kalean sartu ziren eta bat-batean ziztu bizian etorri zen furgoneta bat euren ondoan gelditu zen. Harrituta gelditu zen Elisaren ama eta neskatxa bera ere bai, orduan bi gizon irten ziren furgonetatik, ama-alabei ahoa tapatu eta bultaka sartu zituzten barruan. Barruan zeudela ahoan eta begietan zapiak jarri zizkieten ezer ikus ezta esan zezaten. Elisa beldurrez akabatuta zegoen, negarrari eutsi nahi zion baina ezinezkoa izan zuen. Ama-alabak laztantzen saiatu zen baina gizonek ez zioten milimetro bat ere mugitzen, ezer egin ezinak ezinegona sortzen zion eta desesperazioak erotu egin zuen. Zaldia gaixorik dago. Hara eta hona mugitzen hasi zen, zapia ahoan eduki arren ahalik eta altuen zarata egin zuen, gizon batek emakumearen egoera geldiezina ikusiz ukabilkada bat eman zion masailean eta furgonetaren lurrean botata utzi zuen, hilda balego bezala geldi-geldi jarraitu zuen bidaia bukatu arte. Furgoneta gelditu zen azkenean, Elisak begietako zapia kendu nahi zuen, bere amaren oihuak eta lurraren kontrako danbatekoa entzun ostean benetan kezkatuta zegoen. Baina ez zen horrela gertatu besotik bortizki obatu eta bertatik atera zituzten, hezetasun usain gogorra sumatu zuten, eta behartuta ematen zituzten pausuek oihartzuna sortzen zuten. Lantegi abandonatu batean zeuden, putzu ugari zeuden teilatua zuloz beteta baitzegoen. Gizonek ama-alaben begietako zapiak kendu zituzten eta Elisak bere amaren aurpegi belztua ikusi ahal izan zuen, amak ordea ez zuen alabak egoera hartan ikusterik nahi, horregatik beste alde baterantz begiratu zuen. Gela batera heldu ziren eta ama zeramanak lurrera bota zuen emakumearen gorputz etsitua, soka batzuekin burdin batzuei lotu eta han utzi zuen. Elisak oihu egin nahi zuen, bere amarekin elkartu, eta leku nazkagarri hartatik ihes egin, baina bi gizonen artean arrastaka eramatea lortu zuten neskatoa. Hitz zatar eta gogaikarri ugari baino ez zioten esan gizon haiek, guztiz izututa zegoen eta ez zekien nora eramango zuten, azkenean amarengandik oso urrun ez zegoen beste gela batean sartu eta Elisa ere lurrean lotuta utzi zuten. Bi gizonak gelatik irteten ikus zituen orduan eta bera han utzi zuten bakarrik, ez zuen imajinatuko amarekin izandako goiz zoragarria hura horrela bukatuko zenik. Bat-batean oihuak entzun zituen amaren gelatik, eta bi gizon orroak. Elisa oraindik neskato txikia bazen ere oso zuhurra zen eta bazekien zer gertatzen ari zen han, ama bortxatzen ari ziren. Soka haietatik askatzen saiatu zen, ama lagundu behar zuen, imajinatze utzak larritasuna sortzen zuen Elisarengan. Hain zegoen kezkatu nola egongo ote zen ama non ez zen konturatu bere eskuetako bat askatzea lortu zuela. Konturatu zenean arin-arin beste eskutik kendu zuen soka eta aske zegoen. Ez zuen sinisten, baina hura ez zen momentua pentsatzen hasteko, infernu hartatik irten behar zuten. Isil-isilik amaren zegoen gelerantz hurbildu zen, han ikusi zuen ama, erdi biluzik, eskuak burdinetara lotuta zituen bitartean gizon bat bere gainean zegoen, beste berriz gelaren beste aldean lo. Bere ama egoera hartan ikusteak Elisaren bihotza leherrarazi zuen, txerri zikin haren gainera bota eta itotzeko gogoa, baina bazekien ez zuela indar nahikorik. Pixka bat hurbildu zen eta lurrera begiratzerakoan sakelako telefono bat ikusi zuen, amaren gaineko gizona lepoz zuen eta ez zuen sumatu neskatxa han zegoenik. Hori aprobetxatuz Elisak telefonoa hartu eta gelatik alde egin zuen, ahalik eta bizkorren eskolan hainbat aldiz irakasleak errepikatutako poliziaren telefonoa markatu eta deitu egin zuen. Kosta zitzaion hitz egite baina ahots fin eta ikarati batez azaldu zion telefonoaren beste aldeko gizonari egoera guztia. Gizonak deia lokalizatuko zutela agindu zion eta segituen egongo zirela bertan. Elisa oraindik guztiz ikaratuta zegoen arren esperantza hazi bat hasi zen, baina ezin zuen bere ama piztia haren eskuetan utzi polizia etorri arte. Gelaz gela zerbait gogorraren bila hasi zen, burdin solte bat, aitzur bat.... Azkenean aurkitu zuen metalezko hodi bat, berriro ere gelara joan zen baina han ez zegoen lehengo gizona. Orduantxe esku bat sentitu zuen bizkarrena, atzerantz begiratu eta han ikusi zuen gizon zerri madarikatu hura, txakur haserretu aurpegiarekin. Zaplazteko bortitz bat eman zion eta neskatoa lurrera erori zen, gizona gainera botatzera joan zitzaionean zirenaren soinua entzun zuen. Segundo pare batera polizia talde bat sartu zen korrika eta gizon nazkagarria atxilotu zuten. Elisa korrika joan zen bere amarengana, lurrean botata zegoen, hurbildu zitzaion, esnatzen saiatu zen baina amak ez zuen erantzuten. Polizia bat hurbildu zenean emakumea ikusitakoa neskatxa handik urruntzeko agindua eman zuen. Elisa zurbil zegoen ezin zuen ia arnastu, amaren gorpua bizirik zegoela sinistu nahi zuen, negarrari eman zion. Geroztik amaren irudia eta egun hartan gertatutako bueltaka du Elisak buruan, egun hartatik aurrera, ez zen berriz lehengo neska alai eta irribarretsua izan.

domingo, 9 de mayo de 2010

Bitoriano Gandiaga

BIZITZA:
Bitoriano Gandiaga Artetxe Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamairu urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990 urteetan seminarioko irakasle izan zen: mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz, besteak beste. 2001eko urtarrilaren 21ean hil zen Arantzazun.

LANAK:
1950eko hamarkadan Arantzazu, Egan, Euzko-Gogoa eta Olerti aldizkarietan poemak argitaratzen hasi zen. Apaiztu zen urtean bertan Zarautzen egin zen olerki-lehiaketa batean lehen saria irabazi zuen Begion lore poemarekin. 1956an Arantzazun egin zen beste lehiaketa batean, Elorriko lorak poemarekin, ostera ere lehen saria irabazi zuen. Aspalditik lantzen ari zen zerbait zen hau eta geroago, 1962an argitara eman zuen Elorri poema-liburuaren aurrekari bat.
Elorria, arantza zorrotzak eta lore zuriak izaten dituen zuhaixka, bizitzaren metafora gisa hartzen du Gandiagak, bizitzak ere nahigabe mingarrien artean tarteka pozaldiak izaten dituelako. Bizitza eramangarri egiteko euskarria Gandiagarentzat
fedea da eta Elorri poema gogoeta horiek poema eginda; lirismoz betetako poema erlijiosoa, Arantzazuko naturan girotua.

Lan hau argitara eman zen garaian euskal literaturaren joera beste bat zen, giro politikoari erantzun nahian arazo sozialei begira zebiltzan idazle gazteak. Gandiaga ere kezkatzen dute arazo horiek eta poetarengan eboluzio bat eragiten dute. Bestalde Arantzazu estetika berriaren tenplu bihurtu zen urte haietan, basilika berria egiten ari ziren artista guztiak han dabiltza. Gandiaga ez da, ordea, moda literarioen arabera jokatuko duen axaleko poeta, bere barruan gaiak egosten luzaro aritzen dena baizik. Horregatik beste dozena bat urte igaroko da bigarren poema-liburua argitaratu arte. Idatzi idazten zuen Bitorianok, baina askotan paper-saskira botatzen zituen gogobetetzen ez zuten lantxoak.
1968an Oteiza eskultorea berriz Arantzazura joan zenean bere apostoluak bukatzera, solaskide aparta aurkitzen du Bitorianok luzaro bere baitan lanean jardun ostean.
Euskal Herriaren egoerak kezkatzen du eta zerbait egin beharra sentitzen. Kezka horien isla da Hiru gizon bakarka (1974) poema-liburua. Hurrengo obra Uda batez Madrilen izan zuen. Honetan hiri handiak, zalapartaka bizi den gizarteak, jendetzaren barnean pertsonak duen anonimotasunak, publizitateak, eraikin erraldoiek gizakia deuseztatzen eta gizatasunik gabe uzten duten indarren aurrean egiten duen gogoeta da. Kontraste galanta bere bizitza osoa Arantzazun eman duen fraide sentikorrarentzat.
Laugarren poema-liburua 1985ean argitaratu zuen Denbora galdu alde izenburuarekin. Arazo pertsonalen inguruan egindako lana da. Krisi psikologikoa nola nozitzen duen, zertan datzan agertzen du. Perfekzionistegia izatearen ondorioa du malenkonia. Sendagileak beti lanean jardun beharrean denbora galtzen ikasi behar duela esaten dio. Hala ere, idatzi egiten du, hori bai, obligazio gisa hartu gabe, genero jakin bat errespetatu gabe, prosa, poesia eta bertsoa nahasiz.
Hurrengo lana Gabon dut anuntzio (1986) izan zen. Urtetan zehar egindako gabon-kantak dira. Beti bezala gaiari hainbat ñabardura aurkitzeko gai da Gandiaga. Ikuspegi askotatik agertzen du: haurtzaroko oroitzapenak, gertakizun erlijiosoaren mezuak, pobreekiko kezka, kontsumismoarekiko higuina.
2001ean hil zen Bitoriano Gandiaga.

jueves, 6 de mayo de 2010

Akatsen menpe



Tulipan zuria bat, beste bat arrosa eta bonboi kaxa eder bat paper distiratsuz estalia. Esku izerditsu eta geldiezinetan daramatzat objektu hauek, buruari milaka buelta eman eta gero erabaki nuena izan zen opari hauek nire neskalagunari eramatea. Ez dakit honela deitzeko eskubidea dudan jada berak ez baitu gure artekoa onartzen baina nik ez dut etsi, ez. Gure artekoak hainbat urte iraun ditu, beti maitasunean sinistu ez arren Sophie eta nire artekoa izugarria, deskribaezina iruditzen zait eta hain adiskide eta bikote zoragarririk aurkitu ezin dugula diot, berak ere ala pentsatzen zuen. Arazoa orain hilabete batzuk hasi zen.
Gure asmoa bizitza osoan elkarrekin egotea zen, guztiz maiteminduta geunden eta haur bat edukitzeko planak egin genituen. Egun eguzkitsu batean lanetik itzuli nintzenean etxeko ate zabaldu eta egongelara sartzerakoan, han ikusi nuen Julie. Besaulkian zegoen eserita, zapata beltzak zeramatzan, 5 cm ingurukoak, gona gorri motza eta tirantedun kamiseta beltz estua. Neska hau nirekin ibilitako izan zen institutuan eta oso neska erakargarria zen, lagun minak izan ginen garai haietan. Sarzten ikusi ninduenean begi makillatuekin begiratu zidan eta bere alboan esertzeko gonbita egin, neure etxean nengoen arren bere keinuei kasu egin nien lelo huts aurpegierekin. Eseri nintzen, ez nintzen guztiz eroso sentitzen baina disimulatzen saiatu nintzen, Juliek orduan interes aurpegia jarri zuen eta ni oso-osorik behatu eta gero nire izterra laztantzen hasi zen. Nire burmuina orduan gelditu egin zen, inoiz ez nuen interesik eduki Julierekin harreman sexual bat izateko eta uste nuen berak ere ez nirekin, baina momentu hartan kontrakoa demostratzen ari zitzaidan. Bere aurpegia nirearengandik gero eta hurbilago ikusten nuela sentitzen nuen baina nire gorputza izoztuta bezala zegoen ez nintzen mugitu. Ezpainak hurbildu zituen eta momentu hartan atea zabaltzen entzun nuen, harantz begiratu eta Sophie ikusi nuen definitu ezin dudan aurpegiaz guri begira. Erreakzionatu nuenerako “txerri zikina!” oihukatu eta atetik irtena zen nire Sophie maitea eta nire susmoen arabera gertatutako hura ez zen ona izango gure harremanean. Julie zarataka bota nuen etxetik, gertatu zenaz pentsatzen aritu nintzen, konklusio bat atera nuen, lelo hutsa izan nintzela baina nik benetan ez nuela ezer nahi eta ez nintzela erruduna.
Julie gure etxean agertu zenetik aurrera ez nuen Sophiren arrastorik izan hilabete oso batean, eta ni, hiltzen ari nintzela sentitzen nuen. Ez zizkidan telefono deiak hartzen, bere gurasoen etxean ez zegoen, berak zituen lagun guztiekin jarri nintzen kontaktuan baina ez zekiten ezer hartaz, benetan kezkatzen hasia nintzen. Azkenean lortu nuen jakitea Rue du Foin kalean bizi zela, gure auzokideak esan zidan kale hartako etxe batean ikusi zuela sartzen. Egia esanda kale hura ez zegoen gure etxetik oso urrun, Paris hain handia izanik espero nuen hiriaren tokirik urrunenenera joango zela bizitzera, Pont de Sully zubia baino ez nuen igaro behar eta handik kale batzuetara aurkituko nuen Sophieren etxe berria. Auzokideak esan zidan etxe zuri berde batean ikusi zuela sartzen eta erraz ezagutuko nuela pentsatzen nuen. Beraz data bat jarri nuen, ostirala, egun horretan joango nintzen Sophieri behar eta merezi zuen azalpena ematera.

Heldu da ostirala, atzo joan nintzen lore dendara Sophierentzat loreak aukeratzen, eta txokolote dendan ere bonboi batzuk erosi nituen. Nire asmoa ez da Sophie opari hauekin erostea, ez horixe, baina hainbeste denbora ikusi gabe egon eta gero nire bizitzako neskari zerbait eraman beharra sentitzen dut. Dotore jantzi naiz, bereak gustuko zituen praka bakeroak eta kamiseta beltz bat, ez dut nahi Sophiek pentsatzea aldatu egin naizenik.
Goizeko 11k dira, itxi dut etxeko atea giltzaz eta autoa hartu beharrean autobusean joatea erabaki dut, ez baitakit aparkatzeko lekua aurkituko dudan. Opariak ezkerreko eskuan, poltsikoetan dirua, mugikorra eta etxeko giltzak, dena ongi. Gure etxea Rue Thouin kalean dago, bertan ez dago autobus geltokirik horregatik kalea zeharkatzen ari naiz iparralderantz, aurrerago dagoen Rue clovis kalean baitago geltokia. pauso bizkorra daramat, urduri nago, nire bihotzak 5 kilo gehiago pisatzen dituela ematen du eta ahoa desertua bezain lehorra daukat, gorputz barru osoa lehortuko zaidanaren sentsazioa dut.
Oinak bakarrik dabiltza, gero eta bizkorrago, kalearen amaierara heldu naizen arte, bertan eskerrerantz jiratu dut eta aurrera jarraitu dut ezkerraldean Rue Clovin kalean sartzeko bidea heldu denen arte. Hantze bertan dago geltokia, 11:13 dira, autobusa 11:20etan pasatzen dela uste dut, agure baten ondoan eseri naiz zain. Minutu batzuk pasatu direnean heldu da autobusa, agureari igotzen lagundu ostean, ordaindu eta azkeneko ilarako eserleku batean eseri naiz, autobusa ia hutsik dago, eta horrek urduriago jartzen nau.
4 minutuko bidaia egin behar izan dut Rue des Fosses Saint Bernard kalera iristeko eta amaiezinak iruditu zaizkit, zorabiatu ere egin naiz, uste dut soinean daramadan gorputza ez dela nirea. Kale honetan utzi behar izan dut autobusa, Sena ibaia zeharkatu behar dut, Parisen beste aldera igaro eta horretarako Sully zubia pasatu. Oinez egingo dut, horrela nekatu egingo naiz zertxobait eta gero hobeto sentitzea espero dut. Abiatu naiz orduan, egun ederra egiten du, ekaineko egun askotan bezala zerua urdin-urdina dago eta eguerdi partea denez eguzkiak gogor jotzen du, hobeto sentitzen hasi naiz, eguzki izpiak nire arima lasaitzen ari dira eta urduritasuna baretzen. Jende asko ari da ni bezala zubia pasatzen, Parisen ibaia zeharkatzeko hainbat zubi daude, Point de Sully oso leku zoragarria da paseatzeko, Sophie eta biok asko ibiltzen ginen handik oso erromantikoa baitzen iluntzean handik paseatzea. Oroitzapenak buruan ditudalarik ez naiz kontratu ere egin Albert aurrean nuenik berak agurtu nauen arte. Albert nire lagun min bat da, ondo eraman izan gara beti, txikitatik, baina bizitzak bide desberdinetatik eraman gaitu eta horregatik ez dugu elkar sarri ikusten. Ia zubiaren amaieran aurkitu dut, gelditu egin gara hitz batzuk tartekatzeko, ilusio handia egin dit bera ikusteak, eta nire oroitzapen melankoliakoetatik atera nau momentu batean. Nola nagoen galdetu dit eta ea berdin jarraitzen dudan, nik momentu batez zalantzan jarri dut Alberti egia esatea edo betiko bezala nagoela esan eta nire bidea jarraitzea, baina azkenean kontatzea erabaki dut. Susmoa izan dut berak ere zerbait bazekiela baina dena den Sophierekin gertatutako guztia kontatu diot.

- Pierre, lelo hutsa izan zinen! Baina nola utsi zenion Julieri zuen etxean baimenik gabe sartzen?- esan dit kontaketa bukatu dudanean.
- Ez dakit, ezindu bat bezala sentitu nintzen momentu hartan.- erantzun non zer esan ez dakidala.
- Berdin da egindako egina dago, baian nik orain gauza bat esan behar dizut.
Alberten aurpegi urduria ikusi nuenean kezkatu egin nintzen, zerbait ez oso ona esan behar zidala sumatu nuen.
- Zer gertatzen da Albert?- galdetu diot ahots larriz.
- Orain egun batzuk Sophie ikusi nuen taberna batean, ez dakit zehazki non izan zen, beste gizonezko batekin ikusi nuen.
- Albert ez zara gezurretan arituko ezta?
- Pierre egia hutsa da baina hori gutxienekoa da. Ez nuen ia ezagutu ere egin, oso goibel eta zurrun ikusi nuen. Gizon har zakar tratatzen ziola iruditu zitzaidan baian ezin nuen ezer entzun ezta oso ondo ikusi ere urrutitxo bainengoen.
Ezin dut Pierre esaten ari zaidan sinistu, izoztuta gelditu naiz, ezin dut nire Sophie maitea beste gizon baten besoetan ikusi eta are gutxiago zakar tratatzen badu.
- Ez dakit nor zen gizon hura baina beso batetik heldu eta bultzada batez eserlekutik altxatzera behartu eta eraman egin zuen, ni ere tabernatik irten nintzen ez baitzidan sumo onik eman tipo hark baian ez nituen ikusi. ni zu banintz bizkor joango nintzateke Sophiren etxera.- Albertek arduraz begiratu zidan eta horrek izugarri larritu ninduen.
- Milesker, benetan arineketan noa, zerbait gertatzen bada deituko dizut.
Alde egin dut ziztu bizian, hankei ahalik eta arinek korritzeko agindua eman eta auzokideak egun batzuk lehenago Sophie ikusi zuen kalerantz abiatu naiz.
Taxi bat ikusi dut espaloiaren ondoan geldirik, ate ireki eta ea libre dagoen galdetu dut, baietz erantzun dit. Barrura sartu naiz Rue du Foi kalera eraman natzala eskatu diot, ahalik eta arinen. Gidaria 50 bat urteko gizona da, kirolaria dela uste dut forma onean dagoela iruditu baitzait, ondo gidatzen du eta seinale eta egin behar guztiak errespetatzen dituen arren nik eskatu bezala ahalik eta bizkorren doa. Nire bihotza ere lehertu beharrean dago, ez ditut nire gorputzeko hainbat muskulu sentitzen, burua ere erotzear daukat, gidaria ere ispilutik begira daukat, txakur ero amorratu baten itxura edo eduki behar dut. Bidaia inoiz bukatuko ez dela pentsatzen hasia nintzen arren heldu gara azkenean, ordaindu eta autotik atera naiz.
Rue Foin kalearen hasieran nago, ez daukat ideiarik ere non egon daitekeen Sophieren etxea, baina aurrera egitea onena dela erabaki dut. Oinez baina pauso arin batean hasi naiz kale zabaletik ibiltzen. Bai ezkerrean eta bai eskuman etxe zaharren ilara luzea dago, oraindik ez dut etxe zuri berderik ikusi, aurrera jarraitu dut, emakume bat begira dudala konturatu naiz eskuman dagoen etxe arrosa baten leihotik, ez diot kasurik egin ez dut astirik.
Bat-batean nire begiak zabaldu egin dira eta emoziozko kili-kili bat sentitu dut gorputzean, ezkerrean 50m aurrerago etxe zuri eta berde bat ikusi dut. Oin nekatuei bizkorrago joateko eskatu diet baina ez dut korrikarik egin ez baitut nahi oraindik atentzio gehiago deitzea. Aterearen parera joan eta bertan gelditu naiz, ez dakit nola sartu, gainera beldurra sentitu dut, gizon zakar hori badago ez baitaukat ezer babesteko. Azkenean atea jo dut, nahiago dut zer gertatu daitekeen gehiago ez pentsatu eta beldurrei aurre egin, ez du inor zabaldu, berriz jo dut atea, ez da inor agertu. Bultzadatxo bat eman diot ateari eta aski izan da zabaltzeko, errazegia iruditu zait. Sartu egin naiz, poliki-poliki, ez dut zaratarik atera nahi, sarrerak nire ezkerrean euritako bat ikusi dut, gorria, eta hartu egin dut badaezpada agian erabilgarria izan daitekeelako. Aurrera jarraitu dut, dena ilun dago, usain gogaikarri bat du etxeak, bi hilabetetan kanpoko airerik sartu ez dela ematen du. Zarata bat. Zarata bat entzun dut, emakumezko baten oihu bat dela uste dut, ez da oso altua izan baina lepoa jokatuko nuke hori izan dela, aurretik etorri dela diote nire belarri zorrotzek. Ibiltzen jarraitu dut baian arinago, sarrera pasatu dut, sukaldetik igaro naiz eta negar zotinak entzun ditut, baian orain hurbilago, aurrean logela baten atea dago, erdi zabalik, bertatik irten direla esango nuke. Urduri nago, aterkia eskuetan dut, gogor heltzen diot, eskuak izerditan ditut, bihotza hain arin mugitzen zait non taupadak entzun beharrean zurrumurru etengabea entzun dezaket. Definitu ezin ditudan zarata batzuk entzuten ditut. Logelaren atea zabaldu eta eztanda egin dut bertako ikusi dudanean. Sophiren gorputz nahigabea ikusi dut lurrean botata, neska hark nik ezagututako Sophiek baino hamar kilo gutxiago ditu, ubelduz betea, indarrik gabea. Bere begi ederrak malkoz beteta, eta nik musukatzen nuen aurpegi zoragarria guztiz desitxuratua. Zutik ni baino urte batzuk gazteagoa den gizon bat dago, harridura aurpegia jarri du ni ikusi nauenean, gerriko bat darama eskuan, “Nor haiz hi?” galdetu dit. Orduan otso haserretu aurpegia jarri eta nire gainera etorri da, ukabilkada eder bat eman dit masailezurrean, odolaren berotasuna sumatu dut ahoan, nire arma berezia hartu eta aterki punta sabelean sartu diot, makurtu egin denean indar guztiekin ostikoa eman diot bularrean, lurrera erori da. Eskuan zeraman gerrikoaz lotu egin dut putakumea, polizia arduratuko da beraz. Leher eginda sentitu dut gorputza, nire burua lurrera bota eta siestatxo bat botatzeko moduan, baina Sophiez gogoratu naiz, berarengana joan naiz korrika han aurkitu dut lurrean, negarrez. Burua laztan du diot, bekokian musu eman, bere begiak nireetara zuzendu ditu eta ez da hitzik behar izan eskerrak ematen ari zaidala jakiteko. Bere burua nire bularrean pausatu du, ezagutu ginenean egin zuen bezala.
- Barka diezadazu laztana.- esan dion xuxurlaka nire begietatik negar makoak ateratzen zirela.
Sophiek bere besoak besarkatu nau, gogor, seinale hori baietza bezala onartu dut, nire maite kuttuna, ez dut berriz bakarrik utziko. Leloa izan nintzen bai, baina gainera ez dut babesten jakin, baina ikasi dut, bizitzak akatsekin irakasten baitigu.