jueves, 6 de mayo de 2010

Akatsen menpe



Tulipan zuria bat, beste bat arrosa eta bonboi kaxa eder bat paper distiratsuz estalia. Esku izerditsu eta geldiezinetan daramatzat objektu hauek, buruari milaka buelta eman eta gero erabaki nuena izan zen opari hauek nire neskalagunari eramatea. Ez dakit honela deitzeko eskubidea dudan jada berak ez baitu gure artekoa onartzen baina nik ez dut etsi, ez. Gure artekoak hainbat urte iraun ditu, beti maitasunean sinistu ez arren Sophie eta nire artekoa izugarria, deskribaezina iruditzen zait eta hain adiskide eta bikote zoragarririk aurkitu ezin dugula diot, berak ere ala pentsatzen zuen. Arazoa orain hilabete batzuk hasi zen.
Gure asmoa bizitza osoan elkarrekin egotea zen, guztiz maiteminduta geunden eta haur bat edukitzeko planak egin genituen. Egun eguzkitsu batean lanetik itzuli nintzenean etxeko ate zabaldu eta egongelara sartzerakoan, han ikusi nuen Julie. Besaulkian zegoen eserita, zapata beltzak zeramatzan, 5 cm ingurukoak, gona gorri motza eta tirantedun kamiseta beltz estua. Neska hau nirekin ibilitako izan zen institutuan eta oso neska erakargarria zen, lagun minak izan ginen garai haietan. Sarzten ikusi ninduenean begi makillatuekin begiratu zidan eta bere alboan esertzeko gonbita egin, neure etxean nengoen arren bere keinuei kasu egin nien lelo huts aurpegierekin. Eseri nintzen, ez nintzen guztiz eroso sentitzen baina disimulatzen saiatu nintzen, Juliek orduan interes aurpegia jarri zuen eta ni oso-osorik behatu eta gero nire izterra laztantzen hasi zen. Nire burmuina orduan gelditu egin zen, inoiz ez nuen interesik eduki Julierekin harreman sexual bat izateko eta uste nuen berak ere ez nirekin, baina momentu hartan kontrakoa demostratzen ari zitzaidan. Bere aurpegia nirearengandik gero eta hurbilago ikusten nuela sentitzen nuen baina nire gorputza izoztuta bezala zegoen ez nintzen mugitu. Ezpainak hurbildu zituen eta momentu hartan atea zabaltzen entzun nuen, harantz begiratu eta Sophie ikusi nuen definitu ezin dudan aurpegiaz guri begira. Erreakzionatu nuenerako “txerri zikina!” oihukatu eta atetik irtena zen nire Sophie maitea eta nire susmoen arabera gertatutako hura ez zen ona izango gure harremanean. Julie zarataka bota nuen etxetik, gertatu zenaz pentsatzen aritu nintzen, konklusio bat atera nuen, lelo hutsa izan nintzela baina nik benetan ez nuela ezer nahi eta ez nintzela erruduna.
Julie gure etxean agertu zenetik aurrera ez nuen Sophiren arrastorik izan hilabete oso batean, eta ni, hiltzen ari nintzela sentitzen nuen. Ez zizkidan telefono deiak hartzen, bere gurasoen etxean ez zegoen, berak zituen lagun guztiekin jarri nintzen kontaktuan baina ez zekiten ezer hartaz, benetan kezkatzen hasia nintzen. Azkenean lortu nuen jakitea Rue du Foin kalean bizi zela, gure auzokideak esan zidan kale hartako etxe batean ikusi zuela sartzen. Egia esanda kale hura ez zegoen gure etxetik oso urrun, Paris hain handia izanik espero nuen hiriaren tokirik urrunenenera joango zela bizitzera, Pont de Sully zubia baino ez nuen igaro behar eta handik kale batzuetara aurkituko nuen Sophieren etxe berria. Auzokideak esan zidan etxe zuri berde batean ikusi zuela sartzen eta erraz ezagutuko nuela pentsatzen nuen. Beraz data bat jarri nuen, ostirala, egun horretan joango nintzen Sophieri behar eta merezi zuen azalpena ematera.

Heldu da ostirala, atzo joan nintzen lore dendara Sophierentzat loreak aukeratzen, eta txokolote dendan ere bonboi batzuk erosi nituen. Nire asmoa ez da Sophie opari hauekin erostea, ez horixe, baina hainbeste denbora ikusi gabe egon eta gero nire bizitzako neskari zerbait eraman beharra sentitzen dut. Dotore jantzi naiz, bereak gustuko zituen praka bakeroak eta kamiseta beltz bat, ez dut nahi Sophiek pentsatzea aldatu egin naizenik.
Goizeko 11k dira, itxi dut etxeko atea giltzaz eta autoa hartu beharrean autobusean joatea erabaki dut, ez baitakit aparkatzeko lekua aurkituko dudan. Opariak ezkerreko eskuan, poltsikoetan dirua, mugikorra eta etxeko giltzak, dena ongi. Gure etxea Rue Thouin kalean dago, bertan ez dago autobus geltokirik horregatik kalea zeharkatzen ari naiz iparralderantz, aurrerago dagoen Rue clovis kalean baitago geltokia. pauso bizkorra daramat, urduri nago, nire bihotzak 5 kilo gehiago pisatzen dituela ematen du eta ahoa desertua bezain lehorra daukat, gorputz barru osoa lehortuko zaidanaren sentsazioa dut.
Oinak bakarrik dabiltza, gero eta bizkorrago, kalearen amaierara heldu naizen arte, bertan eskerrerantz jiratu dut eta aurrera jarraitu dut ezkerraldean Rue Clovin kalean sartzeko bidea heldu denen arte. Hantze bertan dago geltokia, 11:13 dira, autobusa 11:20etan pasatzen dela uste dut, agure baten ondoan eseri naiz zain. Minutu batzuk pasatu direnean heldu da autobusa, agureari igotzen lagundu ostean, ordaindu eta azkeneko ilarako eserleku batean eseri naiz, autobusa ia hutsik dago, eta horrek urduriago jartzen nau.
4 minutuko bidaia egin behar izan dut Rue des Fosses Saint Bernard kalera iristeko eta amaiezinak iruditu zaizkit, zorabiatu ere egin naiz, uste dut soinean daramadan gorputza ez dela nirea. Kale honetan utzi behar izan dut autobusa, Sena ibaia zeharkatu behar dut, Parisen beste aldera igaro eta horretarako Sully zubia pasatu. Oinez egingo dut, horrela nekatu egingo naiz zertxobait eta gero hobeto sentitzea espero dut. Abiatu naiz orduan, egun ederra egiten du, ekaineko egun askotan bezala zerua urdin-urdina dago eta eguerdi partea denez eguzkiak gogor jotzen du, hobeto sentitzen hasi naiz, eguzki izpiak nire arima lasaitzen ari dira eta urduritasuna baretzen. Jende asko ari da ni bezala zubia pasatzen, Parisen ibaia zeharkatzeko hainbat zubi daude, Point de Sully oso leku zoragarria da paseatzeko, Sophie eta biok asko ibiltzen ginen handik oso erromantikoa baitzen iluntzean handik paseatzea. Oroitzapenak buruan ditudalarik ez naiz kontratu ere egin Albert aurrean nuenik berak agurtu nauen arte. Albert nire lagun min bat da, ondo eraman izan gara beti, txikitatik, baina bizitzak bide desberdinetatik eraman gaitu eta horregatik ez dugu elkar sarri ikusten. Ia zubiaren amaieran aurkitu dut, gelditu egin gara hitz batzuk tartekatzeko, ilusio handia egin dit bera ikusteak, eta nire oroitzapen melankoliakoetatik atera nau momentu batean. Nola nagoen galdetu dit eta ea berdin jarraitzen dudan, nik momentu batez zalantzan jarri dut Alberti egia esatea edo betiko bezala nagoela esan eta nire bidea jarraitzea, baina azkenean kontatzea erabaki dut. Susmoa izan dut berak ere zerbait bazekiela baina dena den Sophierekin gertatutako guztia kontatu diot.

- Pierre, lelo hutsa izan zinen! Baina nola utsi zenion Julieri zuen etxean baimenik gabe sartzen?- esan dit kontaketa bukatu dudanean.
- Ez dakit, ezindu bat bezala sentitu nintzen momentu hartan.- erantzun non zer esan ez dakidala.
- Berdin da egindako egina dago, baian nik orain gauza bat esan behar dizut.
Alberten aurpegi urduria ikusi nuenean kezkatu egin nintzen, zerbait ez oso ona esan behar zidala sumatu nuen.
- Zer gertatzen da Albert?- galdetu diot ahots larriz.
- Orain egun batzuk Sophie ikusi nuen taberna batean, ez dakit zehazki non izan zen, beste gizonezko batekin ikusi nuen.
- Albert ez zara gezurretan arituko ezta?
- Pierre egia hutsa da baina hori gutxienekoa da. Ez nuen ia ezagutu ere egin, oso goibel eta zurrun ikusi nuen. Gizon har zakar tratatzen ziola iruditu zitzaidan baian ezin nuen ezer entzun ezta oso ondo ikusi ere urrutitxo bainengoen.
Ezin dut Pierre esaten ari zaidan sinistu, izoztuta gelditu naiz, ezin dut nire Sophie maitea beste gizon baten besoetan ikusi eta are gutxiago zakar tratatzen badu.
- Ez dakit nor zen gizon hura baina beso batetik heldu eta bultzada batez eserlekutik altxatzera behartu eta eraman egin zuen, ni ere tabernatik irten nintzen ez baitzidan sumo onik eman tipo hark baian ez nituen ikusi. ni zu banintz bizkor joango nintzateke Sophiren etxera.- Albertek arduraz begiratu zidan eta horrek izugarri larritu ninduen.
- Milesker, benetan arineketan noa, zerbait gertatzen bada deituko dizut.
Alde egin dut ziztu bizian, hankei ahalik eta arinek korritzeko agindua eman eta auzokideak egun batzuk lehenago Sophie ikusi zuen kalerantz abiatu naiz.
Taxi bat ikusi dut espaloiaren ondoan geldirik, ate ireki eta ea libre dagoen galdetu dut, baietz erantzun dit. Barrura sartu naiz Rue du Foi kalera eraman natzala eskatu diot, ahalik eta arinen. Gidaria 50 bat urteko gizona da, kirolaria dela uste dut forma onean dagoela iruditu baitzait, ondo gidatzen du eta seinale eta egin behar guztiak errespetatzen dituen arren nik eskatu bezala ahalik eta bizkorren doa. Nire bihotza ere lehertu beharrean dago, ez ditut nire gorputzeko hainbat muskulu sentitzen, burua ere erotzear daukat, gidaria ere ispilutik begira daukat, txakur ero amorratu baten itxura edo eduki behar dut. Bidaia inoiz bukatuko ez dela pentsatzen hasia nintzen arren heldu gara azkenean, ordaindu eta autotik atera naiz.
Rue Foin kalearen hasieran nago, ez daukat ideiarik ere non egon daitekeen Sophieren etxea, baina aurrera egitea onena dela erabaki dut. Oinez baina pauso arin batean hasi naiz kale zabaletik ibiltzen. Bai ezkerrean eta bai eskuman etxe zaharren ilara luzea dago, oraindik ez dut etxe zuri berderik ikusi, aurrera jarraitu dut, emakume bat begira dudala konturatu naiz eskuman dagoen etxe arrosa baten leihotik, ez diot kasurik egin ez dut astirik.
Bat-batean nire begiak zabaldu egin dira eta emoziozko kili-kili bat sentitu dut gorputzean, ezkerrean 50m aurrerago etxe zuri eta berde bat ikusi dut. Oin nekatuei bizkorrago joateko eskatu diet baina ez dut korrikarik egin ez baitut nahi oraindik atentzio gehiago deitzea. Aterearen parera joan eta bertan gelditu naiz, ez dakit nola sartu, gainera beldurra sentitu dut, gizon zakar hori badago ez baitaukat ezer babesteko. Azkenean atea jo dut, nahiago dut zer gertatu daitekeen gehiago ez pentsatu eta beldurrei aurre egin, ez du inor zabaldu, berriz jo dut atea, ez da inor agertu. Bultzadatxo bat eman diot ateari eta aski izan da zabaltzeko, errazegia iruditu zait. Sartu egin naiz, poliki-poliki, ez dut zaratarik atera nahi, sarrerak nire ezkerrean euritako bat ikusi dut, gorria, eta hartu egin dut badaezpada agian erabilgarria izan daitekeelako. Aurrera jarraitu dut, dena ilun dago, usain gogaikarri bat du etxeak, bi hilabetetan kanpoko airerik sartu ez dela ematen du. Zarata bat. Zarata bat entzun dut, emakumezko baten oihu bat dela uste dut, ez da oso altua izan baina lepoa jokatuko nuke hori izan dela, aurretik etorri dela diote nire belarri zorrotzek. Ibiltzen jarraitu dut baian arinago, sarrera pasatu dut, sukaldetik igaro naiz eta negar zotinak entzun ditut, baian orain hurbilago, aurrean logela baten atea dago, erdi zabalik, bertatik irten direla esango nuke. Urduri nago, aterkia eskuetan dut, gogor heltzen diot, eskuak izerditan ditut, bihotza hain arin mugitzen zait non taupadak entzun beharrean zurrumurru etengabea entzun dezaket. Definitu ezin ditudan zarata batzuk entzuten ditut. Logelaren atea zabaldu eta eztanda egin dut bertako ikusi dudanean. Sophiren gorputz nahigabea ikusi dut lurrean botata, neska hark nik ezagututako Sophiek baino hamar kilo gutxiago ditu, ubelduz betea, indarrik gabea. Bere begi ederrak malkoz beteta, eta nik musukatzen nuen aurpegi zoragarria guztiz desitxuratua. Zutik ni baino urte batzuk gazteagoa den gizon bat dago, harridura aurpegia jarri du ni ikusi nauenean, gerriko bat darama eskuan, “Nor haiz hi?” galdetu dit. Orduan otso haserretu aurpegia jarri eta nire gainera etorri da, ukabilkada eder bat eman dit masailezurrean, odolaren berotasuna sumatu dut ahoan, nire arma berezia hartu eta aterki punta sabelean sartu diot, makurtu egin denean indar guztiekin ostikoa eman diot bularrean, lurrera erori da. Eskuan zeraman gerrikoaz lotu egin dut putakumea, polizia arduratuko da beraz. Leher eginda sentitu dut gorputza, nire burua lurrera bota eta siestatxo bat botatzeko moduan, baina Sophiez gogoratu naiz, berarengana joan naiz korrika han aurkitu dut lurrean, negarrez. Burua laztan du diot, bekokian musu eman, bere begiak nireetara zuzendu ditu eta ez da hitzik behar izan eskerrak ematen ari zaidala jakiteko. Bere burua nire bularrean pausatu du, ezagutu ginenean egin zuen bezala.
- Barka diezadazu laztana.- esan dion xuxurlaka nire begietatik negar makoak ateratzen zirela.
Sophiek bere besoak besarkatu nau, gogor, seinale hori baietza bezala onartu dut, nire maite kuttuna, ez dut berriz bakarrik utziko. Leloa izan nintzen bai, baina gainera ez dut babesten jakin, baina ikasi dut, bizitzak akatsekin irakasten baitigu.











No hay comentarios: